Cargando…
Cosechadora de cereal

Zereal-uztaren atzerapen orokorra

Ia lurralde osoan zereal uzta hasi bada ere, modu irregularrean eta azken urteekin alderatuta nahiko atzeratuta izaten ari da. Euriteek eta normalean baino tenperatura baxuagoek eragin dute atzerapen hori.

Garlanek adierazi duenez, baldintza meteorologiko horiek zereal eta proteaginosoen heldutasun puntua 20 egun inguru atzeratu dute plubiometria handieneko eremuetan. Gainera, udako ekaitzek bilketa-prozesua ere geldiarazten ari dira, nekazaritzako makinek ezin baitute lanik egin laborea bustita dagoenean.