Uztailaren 10ean, upeltegietako tufoaren prebentzioari buruzko jardunaldia
Datorren asteazkenean, uztailak 10, Guardiako kuadrillan jardunaldi bat egingo da upeltegietan tufoak (CO2) duen presentziak suposatzen duen arazoa aztertzeko.
Upategi, txakolindegi, sagardotegi eta garagardogileen arduradunek zein langileek beren ezagutza handitzea da jardunaldi honen helburua. Instalazioetan tufoaren presentziak eragindako istripuak saihesteko. Sektorearekiko zuzeneko elkartrukea ere bilatzen da, enpresetan dauden beharrak jasotzeko, profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko harreman-dinamikak sortzen saiatzeko. Konponbidea behar duten segurtasuneko edozein gaien inguruan lan egiteko aukera egongo da.
Jardunaldiaren egitaraua hemen kontsulta dezakezu.
