Cargando…
cajas de leche

Oinarrizko elikagaien BEZa % 0n jarraitzea onartu Gobernuak

Ministroen Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du aste honetan, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko hainbat neurri luzatzeko. Irailaren 30era arte oinarrizko elikagaien BEZa % 0ra luzatzea barne hartzen du arauak. Esnea, ogia, irinak, frutak, barazkiak, lekaleak, zerealak, tuberkuluak, gaztak eta arrautzak dira onartutako produktuak, aurreko listan ez bezala, honakoan ere oliba-olioa gehituko zaie. Urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, produktu horien BEZa % 2ra pasako da.

UAGAk martxoan lortu zuen Aldundiak konpromisoa hartzea lehen sektoreak 2023an aurreratutako BEZa itzultzeko. Izan ere, neurri horrek likidezia arazoak sor diezazkieke ustiategiei, ez baitu saltzeko BEZik jasotzeko aukerarik. Neurria berriro luzatzean, berriz ere eskatu beharko zaio zenbateko horiek aurreratzeko.