Arabako Errioxako ardoak destilatzeko laguntzak eskatzeko epea uztailaren 28ra arte zabalik
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak atzo argitaratu zuen ardoaren sektorerako ezohiko laguntzen deialdia egiten duen Agindua, Errioxa JDKren babespean dauden ardoak borondatez destilatzeko.
Joan den astean argitaratu genuen berrian, neurri horri heltzeko baldintzak kontsulta ditzakezu. Ardoa destilatzeko litroko laguntzaren balioa 0,92 €/ litroko izango da ardo beltzerako eta 0,91 €/ litroko ardo gorrirako.
Destilazioa 2024ko azaroaren 20a baino lehen egin beharko da eta behar bezala justifikatu beharko da, honakoa aurkeztuz:
Alkoholaren eguneroko irteeren destilatzaile baimenduaren ziurtagiria, destilazio-datak, atera den alkoholaren kantitatea eta maila bolumetrikoa, hartzailearen identifikazioa eta destilazio hori helburu industrial edo energetikoetarako soilik erabiliko dela adierazten duen ziurtagiria.
Eskaera telematikoa esteka honen bidez egin dezakezu.
