Cargando…

UAGAk AKIS Foroan parte hartu du GEN i Agro Alavés proiektua ezagutarazteko

UAGAk Euskadiko ezagutzaren transferentziarako AKIS Foroan parte hartu zuen joan den astean. Foro horretan, aurten gauzatzen jarraitzen duen Gen i Agro proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu ziren. Sindikatuak karbono aztarna, “Carbon Farming” edo “karbono-bonuak” bezalako gaiak eta horiek nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean duten eragina eztabaidatu ziren mahai-inguruan parte hartu zuen.

GEN i AGRO ALAVÉS proiektuak Arabako labore nagusien karbono-balantzea aztertu nahi du, CO2 isuriak kontuan hartuta, baina baita xurgapenak, harrapaketak eta biltegiratzeak ere. Horren bidez, datu errealekin frogatu nahi da, lehen sektoreak arlo horretan gizarteari egiten dion ekarpena. Baita lehenengo sektorea delaa bere jardueraren garapen naturalaren barruan karbonoa xurgatzeko gai den bakarra.

Jardunaldi horretan, EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileek parte hartu zuten eta gainera, NPBren kudeaketan egindako aldaketa nagusiak aurkeztu ziren. Halaber, artzaintza birsortzaileko eta labore estentsiboetako epe luzeko saiakuntzak bisitatu ziren. Sistema konbentzional eta ekologikoaren araudipean zerealak eta lekadunekin froga ezberdinak eginez.