Cargando…

Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak aldaketak sartu ditu 2024ko kanpainako arauetan

Errioxako JDKren Kontseilu Arautzailearen osoko bilkurak joan den ekainaren 14an onartu zituen 2024ko mahats-bilketa arautuko duten kanpainako arauak. Berrikuntza nagusia, babestutako errendimendua gainditzen duen gehiegizko produkzio guztia destilaziora bideratu beharko dela da. Klima-arrazoiengatiko desbiderapenaren % 4 barne, gaur egun mahaiko ardora bideratzen dena. Gainera, upeltegiko sarrera maximoa (“azken pisaketa” esaten zaiona) % 125etik % 115era jaitsi da. Hau da, Baldintzen Agirian jasotako errendimendu tipoaren % 15era. Bi neurri horiek UAGAren aldeko botoarekin onartu ziren.

Berrikuntza horiek Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundean (OIPVR) onartutako “Oreka Berreskuratzeko Plana” ren berrikuspenaren ondorioz sartu dira. Plan horrek neurri osagarri batzuk jasotzen ditu; besteak beste, mahastien gaineko kontrola areagotzea adimen artifizialeko sistemaren bidez, babestutako eta merkaturatutako ardoen kontrola areagotzea (batez ere merkaturatu aurreko fasean), eta baliabideak indartzea Elikagai Katearen Legea betetzen dela ziurtatzeko.

Halaber, lantalde espezifiko bat sortuko da borondatezko mahastiak erauzteko aukera balioesteko, bai eta landare-masaren kudeaketa eta ekoizpen-potentzialaren kontrola arautuko duten beste praktika batzuk ere. Hala nola barietate beltz zuri edo beltz minoritarioei txertatzen laguntzea eta uzta berderako laguntzak mantentzea edota handitzea.

Bestalde, aurten, Izendapeneko arauek ezarritako errendimendu tipoaren % 90aren babesa mantentzen da mahats beltz kasuan, hau da, gehienez 5.850 kg/ha eta ezarritako errendimenduaren % 100 mahats zurientzat, gehienez 9.000 kg/ha. Mahats beltzaren transformazio errendimenduak ere bere horretan jarraitzen du: % 69 eta % 70, hurrenez hurren, mahats zuriaren kasuan.