UAGAk Energia Berriztagarrien Lurralde Planaren inguruan duen jarrera azaldu du Eusko Jaurlaritzan
Otsaileko nekazaritza-mobilizazioen ondoren, Arantxa Tapia sailburuak energia berriztagarrien EBLPari buruzko lan-mahai bat sortzeko konpromisoa hartu zuen, sektorearen kezkak eta energia berriztagarrien lurralde-plan sektorialari egindako ekarpenak jasotzeko.
Aste honetan lehen bilera egin da eta UAGAk adierazi zuen sektorean kezka handia dagoela megaproiektu fotovoltaikoak ugaritzen ari direlako. Horretaz gain nekazaritza-lurzorua eta sektorea bera babesteko beharra dagoela adierazi egin du.
Bilera horretan bertan, Neikerrek koordinatutako Agrivoltaica proiektua aurkeztu zuten. Bertan, energia fotovoltaikoa nola ekoitzi definitu eta ikertu nahi da, nekazaritzako jarduera nagusitzat mantenduz.
Egungo gobernua behin-behinekotasunean dagoenez, itxaron egin beharko da datozen hilabeteetan mahai horietan nola lan egiten den ikusteko.
