Cargando…

Ekainaren 13an, kontzentrazioa Batzar Nagusietan, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategikotzat jotzeko

Datorren ostegunean, ekainaren 13an, Batzar Nagusietako Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Batzordeak, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategiko izendatzeko mozioa bozkatuko du.

Mozio hau Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAren proposamenez aurkeztu da, eta bere helburua da nekazaritza-lurra zaintzea eta familia-ustiategien titular diren nekazarien eta abeltzainen jarduera babestuko duten politika aktiboak eta araudi erregulatzailea garatzea.

UAGAk, Araba Bizirik-ek eta Bionekazaritzak adierazpen honi sektorearen eta gizartearen babesa erakustearren, batzordeak iraun bitartean Batzar Nagusien aurrean elkarretaratze bat egiteko deialdia egiten dugu. Zure presentzia garrantzitsua da lurraldea jasaten ari diren politika industrializatzaile eta harrapakarietatik babesteko.

Gure herrien eta gure bizimoduaren alde: nekazaritza eta abeltzaintza, estrategikoak:

  • 2024ko ekainaren 13a, osteguna
  • 9:30ean
  • Vicente Goikoetxea kalea 2