Dagoeneko egin daitezke zezenen ugalkortasun-testak Aberen
Aberek jakinarazi duenez, zezenen ugalkortasunari buruzko proba diagnostikoak egiteko behar den materiala dauka, EHEk (gaixotasun hemorragiko epizootikoa) animalia horiei nola eragin dien jakiteko. Lehenengo frogak egiten hasi dira eta jada, interesdunek eskatu dezakete froga egiteko.
Kostua 140 €-koa izango da (joan-etorria eta lehen zezena barne) eta 50 €-koa gainerakoentzat. Faktura bakoitzeko 52,36 euroko hobaria egingo da (zehaztuko da); beraz, lehen zezenaren zenbatekoa 87,64 eurokoa izango da. Garrantzitsua da gogoraraztea hobari hori EHEk eragindako ustiategiei bakarrik aplikatuko zaiela.
