Cargando…

UAGAk GOFEk sustatutako Gizarteratze Batzordean parte hartu du

UAGAk Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) deitutako Gizarteratze Batzordearen bileran parte hartu du aste honetan. Bertan, OINEZ Programan gauzatutako jarduerak eta emaitzak aurkeztu ziren. Programa hori 2017an sortu zen, arriskuan edo gizarte-bazterkerian dauden kolektiboak landa-ingurunean txertatzen laguntzeko.

Bileran positiboki baloratu zen Arabako Errioxako sare sozialean egindako laguntza-lana, eragile askoren inplikazioarekin: gizarte-zerbitzuak, Caritas, Gurutze Gorria, Lanbide, EPA, Osakidetza, Biltzen, Udalak eta gizarte-langileen funtsezko lana besteen artean.

Era berean, adierazi zen gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsona horien arazo nagusiak honako hauek direla: hizkuntza ikasteko zailtasuna, gidabaimena eta ibilgailua edukitzea eta lanerako gaitasuna. Topaketan hobekuntza-proposamenak egin ziren Oinez programaren barruan, eta erakundeen eta administrazioen arteko harremanak indartzeko asmoa azaldu ziren.