UAGAk Gasteizko Udalak San Isidro egunez egindako harreran parte hartu du
Asteazken honetan San Isidro eta Santa Maria de la Cabeza nekazarien eta abeltzainen zaindarien eguna ospatzen zen. Ohikoa denez, Gasteizko Udalak ACOVI, udalerriko 63 toki-erakundeetako ordezkariei eta UAGA ri harrera egin zien atzo.
Nieves Quintanak, ACOVIko presidente eta UAGAko afiliatua, kontzejuetako bizilagunei eta haien jarduera nagusiari, nekazaritzari eta abeltzaintzari, udalaren aldetik arreta handiagoa eskatu zien. Gainera, proiektu fotovoltaikoen aurrean nekazal lurraren babes berezia izateko bere esku dagoen guztia egiteko eskatu zion Udalari: ” Nekazaritzatik bizi diren herri biziak izaten jarraitu nahi dugu”, adierazi zuen.
Bestalde, Arabako herri gehienek San Isidro eguna ospatu zuten beren erara. Beste behin ere, Landa Munduaren Eguna deitu zuten erakundeek herrietako kanpaiak jotzeko gonbita egin zuten eguerdiko 12etan.
