Cargando…

UAGAk berriro eskatu dio URAri Uraren Kanona salbuesteko

UAGAk Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluan parte hartu du gaur, Arantxa Tapia sailburua buru dela. Bileran, besteak beste, uraren kanonaren erregelamendua onartzen duen Dekretuaren aldaketa aztertu da, nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerei buruz indarrean dagoen araudiaren aldaketara egokitzeko.

Aldaketa honek zenbait sinplifikazio jasotzen ditu maila burokratikoan, eta kanonaren salbuespena 2022, 2023 eta 2024rako ezartzen du nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, UAGAk lehenago eskatu bezala.

UAGA aldaketaren aurka agertu da nahikoa ez delako, eta URAri eskatu dio salbuespenak jarraipena izan dezala datozen urteetarako; izan ere, 2022-2024 aldirako aldatu ahal izan bada, hurrengo urteetarako ere araudia egokitu daiteke.