UAGA sasoikako langileen kolektiboa dibertsifikatzeko lanean ari da
UAGAko sasoikako lanaren arloan, azken urteotan Arabako nekazaritza-kanpainan lan egin nahi duten pertsonen kopuruak behera egin duela ikusten ari da. 2023an egoera horri buelta emateko ekintzak hasi ziren, eta urte honen hasieran Lanbiderekin harremanetan jarri zen gure lurraldean bizi diren pertsonen integrazioa lortzeko landa-lanen bitartez.
Jarduera honen hausnarketen ondorioz, azalpen-bideo bat egin dugu, eta edonor animatu dugu UAGAren sasoikako lanaren programaren bidez landan lan egitera. Bideo hau dagoeneko Oionen enplegu-eskatzaileekin egindako bilera batean aurkeztu da eta beste eremu batzuetan zabaltzen jarraituko dugu, nekazaritza-kanpainetarako langileak izateko.
