Cargando…
viña helada

Mahats-bilketa berdearen laguntzei eta izozteek eragin ditzaketen kalteei buruzko azalpena

Mahastietan egunotan gertatzen ari diren izozteak eta uzta berdearen laguntzaren harira, Aldundiarekin kontsultatu dugu eta honako hau helarazi digute: uzta berdearen laguntza eskatu den lursailetan izoztea gertatu bada, perituak lursail horretan %30etik gorako kaltea ezartzen badu, ezingo dute laguntza jaso.

Hauek dira aukerak:

  • mahats-bilketa berdearen eskaera aurkeztu bada eta lursailak aldatu nahi badira, eskaera egiteko epean egin ahal izango da, hau da, apirilaren 29a baino lehen.
  • mahastizainak lursail hauek uzta-berdearen laguntza eskaeran mantentzen baditu, ekainean lursailak onartzeko behin betiko ebazpena argitaratzen denean, eskatutako lursailei UKO EGITEA eskatu beharko du, zigorrik ez jartzeko.