Cargando…
bodega

Upategietan bafadak eragindako asfixiaren aurkako prebentzio-kanpaina

OSALANek zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du bafada arriskua (CO2) duten espazioetako prebentzioaren arloan. Helburua da asfixia istripu larriak eta hilgarriak prebenitzea, upategietako biltegietan eta barruko esparruetan bafada dagoelako.

Istripuak prebenitzeko oinarrizko neurriei buruzko kartelak eta liburuxkak argitaratu dira, enpresa bakoitzak dokumentazio horretan jasotako prebentzio-neurriak berrikusteko eta langileen artean zabaltzeko.

Material hau formatu digitalean dago eta EUSKADIPreben-en webgunean deskarga daiteke. Hemen ere deskarga dezakezu:

Kanpaina hau Eusko Jaurlaritzaren eta OSALANen 2019-2025 Euskadipreben Estrategiaren esparruan egiten da (Euskadiko Elikaduraren eta Zuraren Balio Kateko Segurtasunaren eta Osasunaren Estrategia Sektoriala).