Cargando…
Lobo ibérico

Kongresuak otsoa LESPREtik ateratzeko proposamena onartu du

Diputatuen Kongresuak Estatuan otsoaren kontserbazioa eta abeltzaintza estentsiboarekiko elkarbizitza eta erronka demografikoaren inguruko lege-proposamena onartu du aste honetan. Bertan, babestutako animalien zerrenda garatzen duen Errege Dekretua aldatzea proposatzen da, Duero ibaiaren hegoaldeko eskualdeetan ehizatzeko debekua mugatzeko.

Voxek, Juntsek eta EAJk babestu dute PPk aurkeztutako ekimena. Bestalde, EH Bildu abstenitu egin da.

Europako Batzordeak ere otsoaren babesa murriztea eskatu zuen joan den abenduan, Bernako Hitzarmenean oinarrituta, abeltzaintzaren aurkako erasoen aurrean espeziearen kudeaketa-arauak malgutu ahal izateko.