UAGAko kide diren upategiek Arabako Errioxako Ardo Dastaketa Lehiaketan parte hartu dute
Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak, urteko San Prudentzio egunean, Arabako Errioxako ardo-dastatze lehiaketa ospatzen du eta aurten ere, UAGAren laguntza jaso dute. 4 ardoen dastaketan, beraien graduazio alkoholikoa eta jatorrizko herria asmatu behar da. Dastatzea errazteko, 5 herri proposatzen dira, horietako bat faltsua delarik. Lehiaketa honetan 16 elkarte gastronomikok parte hartzen dute.
Aurten lparte hartu duten upategiak hauek dira: El Mozo Wines (Lanciego/Lantziego); Bodegas Gómez de Segura (El Campillar – Laguardia); Bodegas Ostatu (Samaniego) eta Bodegas Cándido Besa (Villabuena de Álava/ Eskuernaga). UAGAtik eskerrak eman nahi dizkiegu upategiei lehiaketa honetan parte hartzeagatik, izan ere, jai hauetan gure produktuak ikusgai jartzeko lagungarriak direlako.
