Arkauteko Nekazaritza Eskolaren hurrengo ikastaroak: dronak, QGIS eta makineriaren mantentze-lanak
Arkauteko Nekazaritza Eskolak sektorearentzat interesgarriak diren hainbat ikastaro programatu ditu datozen hilabeteetarako:
- Maiatzaren 15etik aurrera, dronen inguruko ikastaro baten hasiera aurreikusten da, eta, horrekin, STS + A2 txartela eta erradiofoi gidariaren ziurtagiria lortuko dira. 54 ikastordu izango dira, formatu erdipresentzialean, maiatzean eta ekainean banatuta (hemen kontsulta ditzakezu data zehatzak). Ikastaroaren prezioa 300 €-koa da.
- Ekainaren 18tik aurrera kode irekiko QGIS informazio geografikoko sistema (GIS) ikastaroa hasiko da. Arkauten emango da, goizez, eta 150 € balio du.
- Gainera, maiatzean makineria maneiatzeko eta mantentzeko 120 orduko ikastaro bat hasiko da, lehentasunez Lanbiden izena emanda daudenentzat.
Erantsitako artxiboetan ikastaro bakoitzeko informazioa kontsulta daiteke, baita izena emateko modua ere.
