NPBren ordainketen egoera
Eusko Jaurlaritzak aste honetan NPBren ordainketen egungo egoera jakinarazi digu. Esan dutenez, 25,3 milioi euro ordaindu dira, 41 milioi inguru guztira, hau da, %60 inguru.
Ordaindu gabe geratzen dena beraz, eko-erregimenak, gazteen laguntzak eta nekazaritzako eta ardi-ahuntzen ekoizpenera lotutako laguntzak dira. Ordainketa guztiak ekainaren 30a baino lehen ordaindu behar dira, baina oraindik ez dute likidazio osorako data zehatzik ezarri.
