Apirilaren 29ra arte, Arabako Errioxako mahastien uzta berdearen laguntza eskatzeko epea zabalik
Eusko Jaurlaritzak aste honetan Errioxa JDKren mahastien uzta berdean egiteko laguntzen 2024ko deialdia egiten duen Agindua argitaratu du.
Laguntza hau eskatzeko, azalera onargarriak baldintza begetatibo egokietan dauden mahastizaintzako lursailak izan behar dira, gutxienez 0,3 hektaerakoak. Laguntza-eskaera bakoitzeko gehieneko azalera ez da 10 hektareatik gorakoa izango.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako aginduan agertzen denez, laguntzaren gehieneko zenbatekoa bi kontzepturen batura izango da:
• diru-sarreren galeragatik % 50eko gehieneko konpentsazio ekonomikoa: 0,61 €/kg mahats tinta, erreferentziako urteetako errendimendua (2017,2018, 2019) kontuan hartuta eta laguntzaren xede den mahastizaintzako azalera.
• uzta berdearen eragiketan egindako kostuen gehieneko ekarpenaren % 50: 205,15 €/hektarea, mahats-mordoak ezabatzeko kostuaren kontzeptuan. Zeregin hau eskuz egin beharko da.
Bi kontzeptu hauen baturak laguntza honen gehieneko zenbatekoa 0,64 €/kg izango dela adierazten du.
Eskaerak egiteko epea aste honetan ireki da eta apirilaren 29an amaituko da. Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira kasu guztietarako. Laguntza behar izanez gero, Guardiako Ardoaren Etxean laguntza-langile esklusiboak gaitu dira zeregin honetarako. Eskaera zuzenean egin nahi baduzu, informazio gehiago duzu esteka honetan.
Laguntza hauen baldintzei buruzko informazio guztia esteka honetan duzu. Agindu osoa hemen kontsulta dezakezu.
