Eskatu UAGAn apirilaren 12tik 30era, udaberriko kimaketa- eta desniete-kanpainarako sasoikako langileen kontratazioa
UAGAk, Sasoikako Lanaren Programaren bidez, sasoikako langileak kontratatzeari ekingo dio aurtengo udaberriko kimaketa- eta desniete-kanpainarako.
Gure programaren bidez kontratatu nahi baduzu, eskatu hitzordua apirilaren 30a baino lehen Guardiako bulegoan zure eskaera aurkezteko. Sasoikako langileak esleitzeko, epe barruko eskaerei lehentasuna emango zaie, eta, hauen barruan, UAGAko ustiategi afiliatuei.
UAGAren Sasoikako Lanaren Programarekin:
• profesionalak kontratatzen ditugu
• administrazio-izapideez arduratzen gara
• mafien azpikontratazioa ezabatzen dugu
• Sasoikako langileen lana duintzen dugu
• ostatu egokia eta bidezko soldata bermatzen ditugu
• Herrietan bizikidetza sustatzen dugu
Dokumentu honetan kontratazio-baldintzak kontsulta ditzakezu eta zure eskaerarekin batera beteta entregatu behar duzun beharren fitxa hemen deskargatu dezakezu.
