Bihar, larunbata, Lurraldearen aldeko manifestazioa Azpetian
Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak, azpiegitura egitasmo eta proiektu oldarkorren aurka borrokan ari diren mugimendu eta taldeak biltzen dituenak, manifestazio handi bat deitu du larunbaterako, apirilak 13, Azpeitian.
Ingurune naturalaren suntsipenak ez du etenik, eta gobernuek makroproiektu eolikoen eta eguzki-proiektuen ezarpenarekin bultzatzen duten trantsizio energetiko korporatiboak krisi ekologiko eta sozialera eraman gaituzten jarraibide desarrollista berberak errepikatzen ditu. Horregatik, manifestaziora deitu dute, naturguneen eta landa-ingurunearen aurka egiten duten makroproiektuekiko gaitzespen sozial handia dagoela erakusteko. Manifestu bat ere egin da, hemen kontsultatu eta sina dezakezuna.
Manifestazioa arratsaldeko 6etan abiatuko da herriko plazatik, baina egun osoan zehar tailerrak, hitzaldiak eta bazkari herrikoia egingo dira. Programa hemen kontsulta dezakezu.
