Cargando…
quesos idiazabal

Apirilaren 22ra arte, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzak eskatzeko epea zabalik

Eusko Jaurlaritzak kalitate-araubideetarako laguntzen deialdia argitaratu du.

Laguntzak hiru motatakoak dira:

a) 7131 neurria: lehen aldiz kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntza. Laguntza urteko prima bat izango da ustiategi bakoitzeko, inskripzio-urtetik hasita eta hurrengo 5 urteetarako.

b) 7132 neurria: Erkidegoko merkaturako ekoizle-elkarteen informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntza.

c) 3.1 neurria (2015-2022 LGPko kalitate-erregimenetan nekazariek lehen aldiz parte hartzeko laguntza).

Ekoizleek kalitate-erregimenetan izena emanda egon beharko dute, bai laguntza eskatzeko unean, bai laguntza ordaintzeko unean ere. Ekoizpen ekologikoan ekoizpen-orientazio berri bat gehitzen denean, onargarritasunerako erreferentzia-data ekoizpen-orientazio horren alta-data izango da. Eskaerak egiteko epea apirilaren 22ra arte egongo da zabalik.

Informazioa zabaldu eta izapideak online egiteko, esteka honen bitartez egin ditzakezu.