Apirilaren 30era arte, mahasti zaharrentzako eta mahasti-aseguruak kontratatzeko laguntzak eskatzeko epea
Aldundiak aste honetan 2024ko ekitaldirako mahasti-aseguruak kontratatzeko laguntzen deialdia argitaratu du, 240.000 euroko aurrekontuarekin. Deialdiak Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2023ko Plan Nazionalaren ildo eta moduluetan jasotako aseguruak laguntzen ditu. Plan hori Arabako Lurralde Historikoan aplikatuko da ardogintzako mahatserako. Pertsona juridikoak behartuta daude izapidea bide telematikoz egitera, esteka honen bidez egin dezakezuna. Deialdia hemen kontsulta dezakezu.
Mahasti zaharra mantentzeko laguntzen deialdia ere aste honetan argitaratu da, eta gehienez 4.000 euroko laguntza jaso daiteke ustiategi bakoitzeko. Hemen kontsulta dezakezu Dekretua, eta eskaera egoitza elektronikoaren bidez egiteko, esteka honetan.
Bi kasuetan, eskaerak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da.
