Apirilak 10 eta 11, mahastietako landare-estalkiei buruzko ikastaroa
Erriberrin, Apirilaren 10ean eta 11n, “Mahastietako landare-estalkiak, NPBren ekorerregimenen esparruan ezartzeko eta garatzeko gakoak ” ikastaroa antolatu da.
Prestakuntza hau MAPAren eta Lurzoru Biziak Espainiako Kontserbazioko Nekazaritza Elkartearen arteko hitzarmenaren esparruan antolatu da, eta horrelako giltzarriak azalduko dira: estalkiak modu arrakastatsuan nola ezarri behar diren, nola maneiatu behar diren, kontrol egokiko uneak, makineria espezifikoa, eta zer alderdi hartu behar diren kontuan mahastiak maneiatzerakoan. Gainera, NPB berriko estalkien eko-erregimenen baldintzak betetzeko kontuan hartu beharreko gaiak ere aipatuko dira.
Ikastaroa presentziala da eta izena emateko epea martxoaren 31n amaitzen da. Hemen eman dezakezu izena.
