Cargando…
Espigas de trigo y harina

Martxoaren 22an, Lanirina proiektuaren aurkezpena

Lanirina Arabako Lautadan garatutako lankidetza-proiektu bat da, eta zerealaren ekoizpen ekologikoari lotutako errotaritza-jarduera txikiak sortzea du helburu. Horrela, zirkuitu laburretan merkaturatu, eskualdeko motor ekonomiko eta sozial gisa jardun eta lankidetza-negozio-eredu berri bat garatu nahi da.

Martxoaren 22an proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia egingo da. Programa kontsultatu eta izena emateko, hemen egin dezakezu.