Mobilizazioen beste aste bat
Joan den astean, UAGAko Herrialdeko Batzarrak mobilizazioak deitu zituen martxoaren 7rako eta 14rako. Azkenik, astelehenean Trebiñu eta Araba Elkartearekin bilera egin ondoren, protestak UAGAk deitutakoekin bateratzea erabaki zen, eta hiru egunez jarraian atera gara kalera.
Asteartetik ostegunera, traktoreek Eusko Jaurlaritzaren perimetroa inguratu dute, hemen kontsulta ditzakezun sektorearen aldarrikapenei administrazioaren arreta eskatzeko. Aldarrikapen hauek Eusko Jaurlaritzan entregatu ziren eta joan den asteazkenean Bittor Oroz sailburuordearekin izandako bileran azaldu ziren.
Bilera horren balorazioa positiboa izan zen, sektorearen eskaerak entzun baitziren, baina UAGAk argi utzi nahi du beharrezkoa dela konpromiso horiek egitateak bilakatzea. Bestela, mobilizazioek aurrera jarraituko dute. Bileraren laburpena hemen kontsulta dezakezu.
Negoziazioak aurrera doaz. Gaur, ostirala, Arantza Tapia sailburuak bilera batera deitu ditu nekazarien sindikatuak Derion, eta horren berri emango dugu, dagokion balorazioa egin ondoren.
UAGAk eskerrak eman nahi dizkie, beste behin, mobilizazioetan parte hartu duten nekazari guztiei.
