Cargando…

UAGAk COAG, Asaja eta UPAren manifestazio bateratuan parte hartu du Madrilen

UAGAko afiliatuen autobus batek, autoz joan ziren beste batzuekin batera, COAGek, Asajak eta UPAk Madrilen deitutako manifestazio bateratuan parte hartu zuten joan den astelehenean. Bertaratzeak aurreikuspen guztiak gainditu zituen, 30.000 manifestari inguru zenbatuz.

Manifestazioa Nekazaritza Ministeriotik abiatu zen eta Europako Parlamentuaren Madrilgo egoitzaraino iritsi zen. Hain zuzen ere, data EBko Ministroen Kontseiluarekin bat zetorrelako aukeratu zen, nekazaritzaren sektoreak aurre egin behar dion egungo krisiari eman beharreko erantzunak eztabaidatu behar baitzituen. “Landa eremuak babesa, errespetua eta errekonozimendua eskatzen ditu” lelopean, NPBa erreformatzeko malgutasuna, merkataritza libreko akordioetan islatutako klausulen amaiera, Nekazaritzako Elikagaien Katearen Legearen funtzionamenduaren aldaketa eta ekoizleen beharrei erantzuten dien Nekazaritzako Aseguruen sistema bat aldarrikatu zen.