Otsailaren 2ra arte, landa-bideak kontserbatzeko eta mantentzeko laguntzen deialdia irekita
Arabako Foru Aldundiak 2023ko udaberriko eta udako ekaitzek landa-bideetan eragindako kalteak konpontzeko 2024ko deialdia onartu du. Dirulaguntza Aldundiaren Erregistroko landa-bideak egokitzeko, kontserbatzeko, konpontzeko eta hobetzeko bideratuta dago.
Euri-jasek edo bestelako fenomeno naturalek eragindako kalteen ondorioz bideak egokitzeko eta hobetzeko inbertsioek lehentasuna izango dute lehendik dauden bideak kontserbatzeko jarduketen aurretik.
Dirulaguntza eskatzeko gutxieneko inbertsioa 4.000 €-koa izango da.
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 2an amaituko da, eta izapideak bitarteko elektronikoen bidez egin behar dira.
Informazio guztia kontsultatu eta eskaera egin hurrengo estekan egin dezakezu.
