Sinatu ezazu Vitoria Solar 1 parke fotovoltaikoari egindako herri-alegazioa
Arratzua-Ubarrundiako Udalak, udalerri horretan jarri nahi den Vitoria-Solar 1 parke fotovoltaikoari alegazioak aurkezteko epea ireki du. UAGAk orain dela gutxi prentsaurreko batean parte hartu du parke fotovoltaiko hau eta beste batzuk baztertzeko, Euskadiko lehen sektorearen kontura garatu nahi baitira.
UAGAk alegazioak aurkeztu dizkie proiektu honi eta aurreikusitako gainerako makroparkeen proiektuei, eta etorkizunean lur emankorraren defentsan sortzen direnetan egiten jarraituko dugu. UAGAk ez ditu energia berriztagarriak baztertzen, baina landa-ingurunea eta lehen sektorea bereizi gabe kolonizatuz eta arpilatuz egitearen aurka dago.
Alegazioak aurkezteko epea azaroaren 14an amaituko da. Herri-alegazioa hemen deskargatu dezakezu. Behin sinatuta, UAGAra ekarri edo emailez bidali uaga@uaga.eus helbidera.
