Bioaraba produktu ekologikoen azokaren edizio berria, UAGAko afiliatuen partaidetzarekin
Azaroaren 17tik 19ra Gasteizko Iradier Arenan Bioaraba Azoka ospatuko da. Publiko orori zuzendutako azoka da, gure inguruko produktuekin eta sektore guztietatik datozen produktuekin bizimodu osasungarriagoa izateko aukerak erakutsi nahi dituena. Ingurumena gehiago errespetatzen duen ekoizteko eta kontsumitzeko modu baten aldeko apustua egiten duen ekitaldia, naturarekiko kontzienteagoa, arduratsuagoa eta solidarioagoa.
Azokan elikagai ekologikoak ekoizten dituzten UAGAko afiliatuak egongo dira: Atxineta Baserriko Igor Asarta ahabi-zuku eta marmeladekin (Olaeta); Berarte Viñedos eta Bodegas SLko Inma Berrueco Arabako Errioxako ardoekin (Eskuernaga) eta Miguel Ángel López de Vicuña patatan eta beste baratze-produktuekin (Matauko).
Hemen duzu azokari buruzko informazio guztia.
