Cargando…

Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako ezohiko laguntzei buruzko zalantzak argituko ditugu

Joan den ostiralean argitaratu zen mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako aparteko laguntzak jasoko dituzten ustiategien behin-behineko zerrenda, albiste honetan jakinarazi genuen bezala.

Eusko Jaurlaritzarekin kontsultatu ondoren, tramitazioari buruzko zalantza batzuk argituko dizkizugu.
Alegazioak aurkezteko azken eguna azaroaren 13a izango da, astelehena.
• Behin-behineko zerrendan, «Hirugarrenen alta behar du» atalean BAI bat agertzen bada, dagokion izapidea egin behar duzu.
• ZIURTAGIRI DIGITALA baduzu, esteka honen bidez hirugarrenen alta egin dezakezu.
• ZIURTAGIRI DIGITALIK EZ DUTEN pertsona fisikoek hirugarrenen alta aurkeztu ahal izango dute erantsitako dokumentu hau posta elektroniko honetara bidalita: registroterceros@euskadi.eus. Beharrezko datuak honako hauek dira:
– Datu pertsonalak (NAN/IFK, abizenak, izena, sozietatearen izena)
– Harremanetarako helbidea (kalea, herria, probintzia, posta-kodea)
– Emaila
– Harremanetarako telefonoa
– Kontu-zenbakia (IBAN)

• «Hirugarrenen alta behar du» zutabean EZ agertzen diren pertsona fisiko edo juridikoek, EZ dute inolako izapiderik egin behar, eta ez dute beren arlo pertsonalean sartu behar laguntza ONARTZEKO. Laguntza onartutzat joko da inolako jakinarazpenik egin gabe.