EHEren hedapenak gure lurraldean aurrera jarraitzen du
Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa (EHE) testimoniala izatetik benetako arazoa izatera igaro da Arabako ustiategientzat. Aldundiak aste honetan komunikabide bati gaixotasun honen hedapenari buruzko datuak eman dizkio, eta Arabako 121 ustiategitan 260 kasu zenbatu ditu, hildako 10 animalia direlarik.
Sektorea modu kezkagarrian ari da ikusten gaixotasunak Aurrera nola egiten duen, gaixotasun honi aurre egiten lagunduko duen neurririk hartu gabe. Beste lurralde batzuetan, Gipuzkoan esaterako, laguntzak iragarri dira, bai animalien heriotzagatik, bai gaixotasuna gainditu ondoren animalien ekoizpen- edota ugalketa-egoeran dituzten ondorioengatik.
