Urriaren 19an, UAGAren MANIFESTAZIOA, nekazaritza eta abeltzaintzaren etorkizunaren alde
UAGAk datorren ostegunean, urriaren 19an, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreak bizi duen egoera zaila salatzeko antolatu duen manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Izan ere, produktuen prezioek ez dituzte ekoizpen-kostu handiak estaltzen, merkatuak erregulazio falta dute eta nekazaritza-ustiategien errentagarritasuna oso txikia da.
Manifestazioak sektoreko hileta irudikatuko du, eta, beraz, arropa beltzarekin etortzera animatzen zaitugu.
Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Luis Heintz kaletik (Marianistas ikastetxearen aurrean), Arabako Foru Aldundiak Probintzia Plazan duen egoitzara iristeko.
PARTE HARTU!
GURE SEKTOREAREN ETORKIZUNAREN ALDE!
