Cargando…
Pabellón agrícola

Burgosek nekazaritza eta abeltzaintzako laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko dirulaguntzak deitu ditu

Burgosko Foru Aldundiak dirulaguntza lerro bat ireki du 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako lantokietan langileen segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko jarduerak finantzatzeko.

Honako jarduera hauetarako dirulanguntza eskatu daiteke:

  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako makineria erosi eta egokitzeko.
  • Nekazaritza- eta abeltzaintza-nabeak egokitzeko.
  • Produktuak biltegiratzeko: nekazaritzakoak, erregaiak, fitosanitarioak…
  • Instalazioen sarbideentzako.

Dirulaguntzaren zenbatekoa inbertsioaren %50 izango da, 20.000 € gehienez. Dirulaguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira.

Onuradun izateko, beharrezkoa da garatzen den jarduera EJSN 01en barruan kokatzea, helbide fiskala izatea eta jarduera profesionala 2.000 biztanletik beherako herrietan garatzea eta jarduerari gutxienez 12 hilabetez eustea.

Eskabidea telematikoki egin behar da, esteka honen bidez. Epea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik.

+INFO GABRIEL: 676 510 112