Cargando…
Perro pastor

Animalien Ongizaterako Legearen arabera txakurren jabeek erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute

Datorren irailaren 28an animalien eskubideen eta ongizatea babesteko 7/2023 Legea indarrean jarriko da. Lege horrek ezartzen duenez, txakurren jabe guztiek hirugarren pertsonei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko dute nahitaez, eta aseguru horretan animaliaren erantzuleak sartu beharko dira, sor daitezkeen gastuak ordaintzeko adinako zenbatekoarekin.

Baldintza hori nahitaezkoa da artzain-txakurrentzat; izan ere, jarduera espezifikoetan erabiltzen diren animaliak konpainiako animaliatzat hartzen dira, eta, beraz, erantzukizun zibileko aseguru hori izateko betebeharra ere badute.

Oraingoz, animaliak behar bezala identifikatuta badaude ustiategiaren erantzukizun zibileko aseguruan, irailaren 28ra arte jabeak estalita daudela ulertuko da. Data hau baino lehenago animaliak aseguruan identifikatuta ez badaude, aseguru bat egin beharko da ustiategian dagoen txakur bakoitzeko.

Edozein kontsulta egiteko, AGA S.Coop-eko aseguru-sailarekin jar zaitez harremanetan.

+INFO EDURNE: 688 661 040