Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren lehen kasuak agertu dira Euskadin
Aste honetan jakin dugu Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoak, duela zenbait hilabete Estatu Espainiarrean lehen aldiz detektatu zenak, hedatzen jarraitzen duela eta lehen kasuak Euskadin detektatu direla.
EHE gaixotasun biriko ez-kutsakorra da, eta fauna basatian dago. Eltxo kulikoideen ziztadagatik hagari behiei transmititzen zaie, animalien heriotza gerta daitekeelarik. Azpimarratu behar da ez dela gizakietara transmititzen, beraz ez dago inolako arriskurik haragiaren kontsumoan.
Gaur egun ez dago txerto baimendurik, ezta tratamendurik ere; beraz, oso garrantzitsua da intsektizidak eta uxagarriak animalietan erabiliz prebenitzea.
Gaixotasun horren sintoma garrantzitsuenak hauek dira:
- Aurpegiko eta betazaletako hantura
- Sukarra
- Arnasteko zailtasunak
- Aparra ahoan
- Muturra gorritu edo ezkatatzea
- Errapea gorritzea
- Mingainaren eta konjuntibaren hantura
COAGek gaixotasuna kontrolatzeko plan bat eskatu dio Gobernuari, non abeltzaintzaren eboluzioari eta benetako inpaktuari buruzko azterketa, heriotza-tasak, gainkostuak eta eragin ekonomikoak jasoko diren.
Arabako Foru Aldundiak igorritako informazio-oharra hemen kontsulta dezakezu.
