Cargando…

Lehortea dela eta, Nekazaritza Ministerioaren laguntza berriak

26an, Nekazaritza Ministerioak lehorteak kaltetutako nekazari eta abeltzainei laguntzeko emango dituen ezohiko laguntza berriak argitaratu da BOEn.

Araban, eragin handiko eremutzat jota, diruz lagundu daitekeen azalera lehorreko laborantzako lurren hektareak izango dira, aldi baterako larreak kenduta, zuzeneko laguntzak jasotzeko eskaera bakarrari dagozkionak 2023an egina. Unitateko gehieneko zenbatekoa 45 eurokoa da hektarea bakoitzeko.

Laguntza horiek ordaindu egingo dira, zuzenean, nekazaritza-ustiategien titularrei, NPBren zuzeneko laguntzen onuradun direnak 2023. urteari dagozkionak, eskabideak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitu zena,  eta onuradunek inolako kudeaketa gehigarririk egin beharrik izan gabe. Laguntzak gutxienez 200 eurotik aurrera emango dira, eta onuradun bakoitzeko 300 hektareara mugatuta egongo dira lehorreko laborantzako lurren kasuan, eta zuzeneko transferentzia bidez ordainduko dira Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (NBEF) aldetik.

Autonomia-erkidegoek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari igorriko diote, 2023ko urriaren 15a baino lehen, nekazariek zehaztutako azalerei buruzko datuak 2023ko kanpainako zuzeneko ordainketetarako.

Ministro-agindua hemen kontsulta dezakezu.