Cargando…

AHTrako zundaketei, ADI!

AHT Stop Zundaketak ekimena UAGArekin harremanetan jarri da, azken asteetan Sakanako eta Goierriko herrietan lur publikoetan zein partikularretan prospekzioak eta zundaketa geoteknikoak egiteko saiakeren berri izan dutela ohartarazteko. Helburua 27 eta 209 metroko sakonerako laginak

Orain arte jasotako datuen arabera, ohartarazi nahi dugu zundaketa horiek modu irregularrean egiten saiatzen ari direla, legezko bermerik gabe, batzuetan alderdi kaltetuen bizkar, eta dagozkion administrazio-prozedurak bete gabe.
Praktika larderiatsu horien aurrean, adi egon. Horregatik, enpresaren batek zundaketa horiek egiteko asmoa duela edo makinak zure baimenik gabe sartzeko asmoa duela jakiten baduzu, hau egin dezakezu:

  • Zure herriko Udalarekin harremanetan jartzea, jarduera legez kontrak horien aurrean aholkularitza jasotzeko.
  • Sakanako, Goierriko eta Lautadako STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenarekin harremanetan jarri 656711130 telefonora deituz.