Cargando…
queseras trabajando

Enpresaren datuak jakinaraz dakizkioke egoitza elektronikoaren bidez Gizarte Segurantzari

2023/06/02ko UAGAINFOn jakinarazi bezala, pertsona juridikoek (sozietate zibilak, kooperatibak, sozietate mugatuak, etab.) beren datuak jakinarazi behar dizkiote Gizarte Segurantzari 2023/10/31 baino lehen.

AGA/UAGAn ari gara lan hori egiten dagoeneko, SARE sistemaren bidez baimena dugun pertsona juridikoentzat, beharrezko dokumentazioa jaso badugu (eskriturak, karguak, etab.).

Baimenik ez dugun gainerako enpresei dagokienez, egoitza elektronikoan egin dezakete datuen jakinarazpena dagoeneko Gizarte Segurantzari bere ziurtagiri digitalarekin (enpresarena).

Honekin batera esteka doakizue, baita eskuliburua ere, egin ahal izateko. Kontuan izan behar da lotura honetarako dela:
1. Enpresaren eta lotutako pertsonen datuak jakinaraztea.
2. KKK bat esleitzea (kotizazio-kontuaren kodea). Langileen kontratazioak egiten direnean bakarrik da beharrezkoa.

Beraz, 1. puntuko datuak jakinarazteko, enpresaren datuak bete ondoren eta harremana duten pertsonarenak eta “esteka honen bidez NET komunikazioa lortu ahal izango duzu” zakatu ondoren, gorde komeni izango dena, “Hasierako kontuaren altarekin jarraitu nahi duzu?” galderari “ezeztatu” sakatu beharko da.

AGA KOOP. ELK.ak zerbitzua emango du hori egin ahal izateko (Isa, Silvana edo Tererekin harremanetan jarri). Horretarako, enpresaren ziurtagiri digitala eta haren dokumentazioa ekarri beharko dira (eskriturak/eratze-dokumentua eta, aldaketarik izan bada, administratzaileen edo kontseilarien datuak).