Noiz arte? Otsoaren beste eraso bat Gorbeia inguruan
Atzo, Santiago azokan, talde animalisten jazarpena jasan zuten abeltzainek, gizarteari beren lana eta animaliak erakusten zizkioten bitartean. Aldi berean, azokan zegoen ustiategietako batek otsoaren erasoa jaso zuen, 5 ardi zauritu, 4 hil eta 3 desagertu ziren.
UAGAk eta abeltzaintza-sektoreak haserrea eta nazka adierazi nahi dute egoera horren aurrean. Gure lana defendatuko duten politikak exigitzen ditugu, mendiko abeltzaintzaren premian sinesten duena, landa-ingurunea eta gure herriak mantentzeko. Gure lanaz harro etorri gara azokara, gizarteak gure lana ezagutzeko asmoarekin. Baina horrela jarraituz gero, denbora laburrean, ez dira abereak egongo azoketan erakusteko, ez honetan, ez beste inon.
