Cargando…
Remolque de uva recién vendimiada

UAGAk upategi batzuek ez dituztela kontratuak betetzen salatu egingo du

Azken egunotan jakin dugu zenbait upategi Elikadura Katearen Legea urratzen ari direla mahatsa erosteko kontratuetan. UAGAk salaketa jartzea erabaki du, bai Eusko Jaurlaritzan, baita AICAn (Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentzia) ere.

Salaketa hau aurkezteko, beharrezkoa da pertsona kaltetuek egoera hori frogatzen duten kontratuak edo dokumentu grafikoak bidaltzea. Administrazioei bidaltzen zaien informazioa erabat anonimoa izango da, eta dokumentuetan ager daitezkeen datu pertsonalak ezabatuko dira.

Informazioa UAGAren whatsappera (638 319 846 telefonoa) edo posta elektronikora (uaga@uaga.eus) uztailaren 25a baino lehen bidali dezakezue.