Mahastietan luku sitsaren aurkako proiektuak sustatzeko dirulaguntzak
Uztailaren 26an, mahastietan sexu-nahasteko teknikak aplikatuz luku sitsari aurre egiteko laguntzak eskatzeko epea irekiko da. Epea abuztuaren 18ra arte zabalik egongo da.
Laguntza hauen helburua teknika hau Araban aplikatzeko lankidetza-proiektuak sustatzea, teknikaren garapena bultzatzea eta lurraldean zehar zabal dadin eragileren artean sinergiak sortzea da.
Onuradun bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 2.500,00 eurokoa da. Eskabidea ohiko erregistroetan egin daiteke, eta, pertsona juridikoen kasuan, nahitaez egoitza elektronikoaren bidez egin behar da, esteka honetan. Araudia hemen kontsulta dezakezu.
