Arabako lehorteak eragindako NPBren flexibilitatea argitaratu da
Lehortearen ondorioz Ministerioak NPBa flexibilizatzeko proposamena egin zuen. Autonomia Erkidegoetarako malgutzeko aukeren barruan, UAGAk ahalik eta flexibilizazio gehienei heltzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari.
Eusko Jaurlaritzak NPBren malgutasunak argitaratu ditu, besteak beste:
- Baldintzazkotasun indartua, BCAM 4: ibaien babes-eremuak segatzeko aukera
- Baldintzazkotasun indartua, BCAM 8.1: lugorri ez-emankorrak larratzeko aukera
- Artzaintza estentsiboko eko-erregimena (P1): gutxieneko abere-karga 0,2 ALUra egokitzen da larre hezeetan, artzaintza-aldia urteko 60 egunera murrizten da eta laguntza jasotzeko eskubidea duen azalera egokitu egiten da 0,2 ALU/ha oinarri hartuta, ustiategiko animalien arabera.
- Errotazio eko-erregimena (P3): espezie hobegarrien azalera % 5era murrizteko aukera, gainerako laborea lehortearen ondorioz ezin bada egin.
- Zuzeneko errotazio eta ereiteko eko-erregimena (P3-P4): lekadunen atzean lugorria uzteko aukera
- Biodibertsitate-guneen eko-erregimena: lugorriak eta biodibertsitate-uharteak larratzeko aukera
- Lugorria azaleraren % 50eraino izateko aukera
Esteka honetan kontsulta dezakezu Eusko Jaurlaritzaren ebazpena.
+INFO SUGOI: 675 707 696
