Cargando…

Arabako Errioxako mahastietarako uzta berdearen laguntzaren ebazpena

Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak gaur, ostirala 26, uzta berdearen laguntzarako behin betiko onartu diren lursailen zerrenda argitaratu du. Esteka honetan ikus dezakezu.
Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak SMS bidez bidaliko die behin betiko onartutako lursailen zerrendari buruzko informazioa eskatzaile guztiei. Era berean, behin betiko ebazpena posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie laguntza honen eskaera telematikoa egin duten nekazariei, eta gutun ziurtatu bidez eskaera aurrez aurre egin dutenei, uzta berdea egiteko hasiera-data adierazita.
Ebazpena jakinarazten denetik, 10 eguneko epea izango da laguntzari uko egiteko, inolako zigorrik gabe, mahastizainak hala nahi badu. Uko egiten ez badio, mahastizainak nahitaez egin beharko du uzta berdean, eta laguntza ordaintzeko uztailaren 15a baino lehen eskatu beharko du.
 
Bestalde, eskatutako lursailen bat kentzeko aukera dago, aldaketa eskatuz. Hau da, nekazari batek eskabidean hiru partzela adierazi bazituen, horietako bat kendu eta mahats-bilketa berdean har dezake eskatutako beste bi lursailetan bakarrik.
Informazio gehiago esteka honetan.