Cargando…
Visita a una finca ecológica

Ekoizpen ekologiko ziurtatuaren trantsiziorako laguntzak deitu dira, uztailaren 15era arte

Eusko Jaurlaritzak aste honetan ekoizpen ekologikoaren trantsiziorako laguntzen deialdia argitaratu du.

Laguntza-lerroak honako hauek dira:

  • «Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak» sortzeko laguntza,
  • Ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterlanak egiteko laguntza
  • Erakustaldi- eta bisita-jarduerak babesteko laguntza.
  • Ekoizpen ekologikora bihurtzeko aholkularitza integrala
  • Ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza
  • Ekoizpen konbentzionala duten nekazaritza-ustiategiak ekologiko bihurtzeko proiektuak garatzea

Eskaerak egiteko epea uztailaren 15era arte dago zabalik, eta uztailaren 15era arte aurkez daitezke, bai Zuzenean zerbitzuan, bai Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat).

Araudia hemen kontsulta dezakezu.