Uztailaren 8ra arte, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzak eskatzeko epea
Eusko Jaurlaritzak kalitate-araubideetarako laguntzen deialdia argitaratu du. Laguntzak bi motatakoak dira:
- Kalitate-erregimenetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza (izena ematen duten urtetik gehienez 5 urtera arte)
- Ekoizle-elkarteen informazio eta sustapen-jardueretarako laguntza, kalitate-erregimenek babestutako produktuei dagokienez.
Laguntzak EBk aitortutako eta Euskadin ezarritako araubideetara mugatzen dira: Jatorri Deitura, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) eta Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua
Eskaerak egiteko epea uztailaren 8ra arte dago zabalik, eta izapideak telematikoki edo aurrez aurre egin daitezke Zuzenean zerbitzuko Bulegoan (Ramiro de Maeztu kalea 10, telefonoa: 945 01 90 00, online hitzordua).
Laguntzei buruzko informazio guztia kontsultatu eta eskabide telematikoa egiteko, sakatu esteka hauetan:
