Cargando…
Uvas sin madurar

Ekainaren 5a, mahastien Uzta Berdearen Laguntzarako behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko azken eguna

Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza Zerbitzuak mahastietan uzta berdean biltzeko kanpoan gelditu diren lursailen behin-behineko zerrenda argitaratu du.

Eskaera hau aurkeztu baduzu, ezinbestekoa da esteka honetako dokumentua berrikustea. Esteka hau astelehenean bidali zen Aldunditik, sms bidez.

Zure espedientea zerrenda honetan agertzen bada, jarri berehala Aldundiko Mahastizaintza Zerbitzu Teknikoarekin harremanetan, eskatzen dizkizuten alegazioak edo zuzenketak aurkez ditzazun.

Dokumentuan ageri den alegazio-epea ekainaren 2ra artekoa izan arren, UAGAk epea luzatzea eskatu du, eta epe hori ekainaren 5ean, astelehena, amaitzea lortu da (egun hori barne). Ezin da alegazio-epe hori gehiago luzatu, laguntza hori Ministerioak ezarritako epeen araberakoa baita.
Epe horien arabera, onartutako lursailen behin betiko ebazpena autonomia-erkidego bakoitzari jakinarazi beharko zaio ekainaren 15a baino lehen, eta 10 eguneko epea egongo da laguntza horri inolako zigorrik gabe uko egiteko, mahastigileren batek hala nahi badu.

Uko egin ezean, uzta berdea uztailaren 15a baino lehen egin beharko da.

Ministerioak emandako ebazpenak, halaber, uzta berdea gauzatzeko hasiera-data jasoko du.
+INFO HÉCTOR: 618 670 869