Cargando…
Logo Día mundo rural

Landa Munduaren Egunean, gazteek argi dute: #HerriaAukeratzenDut

Maiatzaren 15ean, lehen sektoreko San Isidro patroiaz gain, Landa Munduaren Eguna ospatzen dugu. Landa eremuan lan egiten dugun erakundeok -ACOA, Caritas, Arabako Landa Kristauak, Gure Soroa, Landa Inguruneko Emakumeen Sarea eta UAGA- urtero sentsibilizazio kanpaina bat abiarazten dugu jai honen inguruan. Aurten landa eremuko gazteak dira protagonista: #ElijoPueblo #HerriaAukeratzenDut leloarekin, gure herrietan bizi diren gazteen egoera gizarteari helarazi nahi izan diogu, eta haien asmoak, erronkak eta helburuak bultzatu.

Martxoaren 30ean Olabarrin, Arabako hainbat tokitako gazteekin topaketa bat egin genuen eta bertan helburu horiek bateratu genituen. Topaketa horretan adierazi zutenez, harro daude beren nortasunaz eta bizimodu aukeraz, nahiz eta zailtasunak izan etxebizitza, lurra, garraioa eta zerbitzuak eskuratzeko.

Lehentasun bezala, lehen sektoreari lotuta dagoen herrien bizimodua eta nortasuna errespetatzea da. Erakundeei eta gizarteari landa-ingurunea eta bertan egiten diren lanak benetan balioan jartzeko eskatzen diete. Hezkuntza, osasuna, etxebizitza eta garraioa dira gure herrientzat etorkizun hobea lortuko luketen zutabeak.

#ElijoPueblo / #HerriaAukeratzenDut, maiatzaren 15ean eta udal eta foru hauteskundeen bezperan gaudela, gazteak daudela landa eremuan daudela esan nahi du, landa eremuetan bizi eta lanean jarraitzeko prest dagoena. Araba deszentralizatua, , bidezko, orekatua eta jasangarria lortzeko haien funtsa eta nortasuna aldarrikatzen ditugu.

Komunikatua osorik esteka honetan ikus dezakezu. Kartela, hemen deskargatu dezakezu.