411 gurutze landa ingurunearen heriotza irudikatzeko
Joan den larunbatean, hainbat plataformek elkarretaratzea deitu zuten Lubianon, “Lurraldearen balioa ez da akordio batean sartzen” lelopean. 411 gurutze jarri ziren landa-ingurunearen heriotza irudikatzeko, makroproiektu fotovoltaikoen mehatxuaren aurrean. UAGAk ere parte hartu zuen protesta horretan.
Bestalde, urriaren 26an manifestazio handi bat egingo da Gasteizen, lurraldearen alde eta makroproiektu horien aurka. Deialdi masiboa izatea nahi da eta hainbat erakunde sozial eta ekonomikoren atxikimendua eskatzen ari da. Hemen deskarga dezakezu atxikimendu-agiria.
